XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Golf ipuin bat Fabrikatu zutenetik, bere lehenengo ibilaldia egitera, bere 18 zuloak kurritzera zihoan.Dirdiratsu, gogor, arin, zuri eta potxiloz estalia, golfeko pilota egin-egina zen, erregelamenduzko bere 45,92 gramoekin eta kautxu prentsatuzko arima batek ematen duen bizitasun harrigarriarekin.
Berehala ipini zuten irteerako
Ia 200 metrotako hegaldi luzea egin zuen, ezkerretara zegoen lur hareatsu batetan ez erortzen ahaleginduz; nekez irtengo baitzen handik, horrelakoetan jokalariek erabiltzen duten
Belar luzeska artean erori zen.
Jokalaria pozik samar hurbildu zitzaion, eta oraingoan, bere baitan pixka batez bildu ondoren, metalezko
Pilota gora igon zen eta lehenengoz ikusi zuen, zuhaitz artean, lehen zuloko banderaska; orduan, ahalegin handi bat egin zuen, airean iraun eta zulora gehiago hurbiltzeko.
Horri esker, bosten bat metrotako eznibela gainditu ahal izan zuen, eta beronen ertzetik, beste pilota batzuk bertaraino heltzeko ez zirela gauza ikusi zuen.
Atsegina hartu zuen.
Orain 100en bat metrotara ikusten zuen banderaska,
Jokalaria harro zegoela bazekien; baina bere burua mendean hartu eta jendaurrean zorionak eman nahi ez zizkiola ere bai; golfeko jokalariek beren emozioak gorde egin behar izaten baituzte aurrezkoei gaitzi ez izateko.
Oraingoan
Oraingo aldian kolpearen eragina bestelakoa zela igerri zuen,(...).